Most Loved Tracks4 users
Π L.T. -
Hogei orbain
4 users
Π L.T. -
Kolore gabeko garaia
4 users
Π L.T. -
Denbora
4 users
Π L.T. -
Hil da jainkoa
3 users
Π L.T. -
Erraietatik
Music Video LinksArtist BiographyAvailable in:
Π L.T. edo Pi L.T. 1992-an sortutako Mungiako (Bizkaia) Metal taldea da. 1990eko hamarkada hasieran hasi zen proiektu hau Rafa Rueda, Txarli, Aitor eta Xanperen bitartez.
Euskadi Gazteako 1995eko maketa lehiaketa irabazi ostean, beraien lehen diskoa kaleratu zuten Esan Ozenki zigiluaren bitartez. Disko hau, riff metaleroez eta soinu astunaz jositako diskoa izan zen eta Hil da jainkoa single-a oso ezaguna egin zen Euskal Herriko txoko guztietan.
Bi urte geroago (1997), bigarren diskoa kaleratu zuten (Denbora) zigilu berdinarekin. Disko hau, beraien lehen lana baino elaboratuago eta esperimentalagoa izan zen. Baina nahiz eta kritika oso onak jaso, lehen diskoak baino kopia gutxiago saldu zituen. Hala ere, Euskal Herriko metal panoraman talde garrantzitsuenetakoa zela garbi utzi zuten.
1999-an, 3 izeneko hirugarren disko kaleratu zuten. Disko honetan, aurreko bi diskoen kutsua elkartzen saiatu ziren.
2002-an, Minus laugarren lana kaleratu zuten. Lan berri honetan, baxu-jotzaile berria estreinatu zuten, Txarlik taldea utzi baitzuen. Bere ordez, Evirus69 taldeko David sartu zen taldean. Disko hau Garate estudioetan grabatu eta ekoiztu zuten Haritz Arregiren laguntzarekin.
2005ean formazio aldaketarik garrantzitsuena suertatu zen taldean. Aitorrek taldea uzten du eta bere ordez ez dute beste inoren laguntzarik jasoko teklatuetan aritzeko. Taldea beraz, gitarra, bateria eta baxuarekin geratzen da soilik. Formazio honekin, momentuz beraien azken lana den Game Over diskoa kaleratu zuten.
Wide Thumb
Clearart
Fanart


Banner
User Comments